Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk Olaia Duarte eta Jon Iñarrutirekin

Intza Trula 2023ko uzt. 10a, 15:29

Uztailaren 23an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeak direla-eta, EH Bilduk ekitaldi politikoa egin zuen atzo arratsaldean Beheko Plazan.

Atzo arratsaldean EH Bilduk ekitaldi politikoa egin zuen Olaia Duarte eta Jon Iñarruti hautagaiekin, hilaren 23an Espainiako Gorteetarako egingo diren hauteskundeen harira. Kongresuko zerrendan bigarrena da Iñarritu, eta Senatukoan bigarrena, berriz, Duarte. Arratsaldeko 19:30ean egin zuten solasaldia, Beheko Plazan. 

Aitor Manterola zinegotziak gidatutako solasaldian hainbat gai jorratu zituzten Duartek eta Iñarrituk; hala nola azken urteotan Madrilen izandako lorpenak aipatu zituzten (Etxebizitza Legea, Alargunen eta kotizazio gabeko pentsioen igoera...). Horrez gainera, "euskal herritarren interesak bermatzeko zein ultraeskuinari ateak ixteko aukera bakarra EH Bildu" dela nabarmendu zuten. Halaber, Udal hauteskundeetan lortutako emaitza "onek" jarraipena izango dutela ere aipatu zuten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide