Javier Iriondo idazleak hitzaldia eskainiko du ostiralean Zumaian

Maria Maya Manterola

Hitzez baserriko emakumeen elkarteak antolatu du saioa. Iriondok bizitza oparo baterako gakoak emango ditu, gazteleraz, Aita Mariko zine aretoan.

Bizitza zoriontsu bat izateko gakoez arituko da Javier Iriondo formatzaile eta idazle zaldibartarra ostiralean, hilak 14, 19:00etan Aita Mariko zine aretoan. Hitzez baserriko emakumeen elkarteak antolatu du saioa Zumaiako Udalaren laguntzarekin, eta gazteleraz ariko da Iriondo, Reflexiones sobre una vida mas plena izenburupean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide