Martxan da aurtengo Julene Azpeitia literatur lehiaketa

Intza Trula 2023ko uztailaren 11

Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa. (Artxibokoa)

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek lanak.

Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa, eta irailaren 30era bitartean izango dute herritarrek lanak aurkezteko aukera. Euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea eta indartzea xede duen lehiaketa da Zumaiako Udalak antolatutakoa.

Ipuinen gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortuak izan beharko dute. Horrez gain, ez dituzte onartuko aurrez argitaratutako lanak, eta horiek, gutxienez, sei orri izan beharko dituzte.

Lanak bi eratara aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek: alde batetik, Zumaiako udaletxera posta bidez bidalita, eta, bestetik, euskara@zumaia.eus helbidera bidaliz.

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu aurtengoan: 3.000 euroko saria lehenengo irabazlearentzat, 1.500 eurokoa bigarrenarentzat eta mila eurokoa hirugarrenarentzat.

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren inguruko oinarri eta xehetasun guztiak ikus daitezke honako esteka honetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide