Surflariek hartuko dute Itzurun larunbatean

Maria Maya Manterola

Surfestaren artxiboko irudi bat. (Baleike

Urtero legez, doako surf ikastaroez nahiz musika emanaldiez gozatu ahal izango dute bertaratutakoek. Larunbatean izango da aurtengo Surfesta, 17:00etatik aurrera. 

Surflarien udako festa bueltan da. Larunbat honetan, hilaren 15ean, ospatuko dute, eta arratsaldean hasiko dira elkartzen surflariak Itzurun hondartzan. Izan ere, 17:00etatik aurrera, doako surf ikastaroak izango dira bertaratzen direnentzat. 

Lehorrean jarraituko du festak: 19:30etik aurrera, Esther Sound Sister, DJ Goiko eta DJ Julen Lujan musika emanaldiak izango dira. Aurreko edizioetan ez bezala, aurten ez dute parrilan jakirik prestatuko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide