San Telmo ermitan bisita gidatuak eskainiko dituzte abuztuaren 31era arte. Hori horrela, egunero bisitatu ahal izango da ermita, 11:45etik 13:15era bitartean, eta azalpenak euskeraz eta gazteleraz emango dituzte. Hamabost minutuko bisita laburrak izango dira.
Sarrerak ermitan bertan erosi beharko dira, 1,50 euro balioko ditu eta ordainketa txartelarekin egin beharko da.
Bisita gidatuen ordutegia
- 11:45. Euskaraz.
- 12:15. Gazteleraz.
- 12:45. Euskaraz.
- 13:15. Gazteleraz.