Flysch Traileko hirugarren entrenamendua egingo dute igandean

Intza Trula

Flysch Traileko lehenengo entrenamendua. (Zumaiako Flysch Trail)

Etenik gabe ari dira prestatzen korrikalariak aurtengo Flysch Trail lasterketa eta igande honetan egingo dute hirugarren entrenamendua.

Flysch Traileko hirugarren entrenamendua egingo dute igandean. Ekainean hasi zituzten lasterketa prestatzeko saioak, eta etenik gabe dabiltza ordutik korrikalariak. Gainera, aurten, gutxienez lau entrenamendutan parte hartzen duten emakumezkoek, Gipuzkoako Foru Aldundindiak emandako 30 dortsalen zozketan sartuko dira. 

Horrenbestez, uztailaren 16an, igandean, 08:00etan Lubaki Kiroldegiaren aurrean elkartuko dira parte-hartzaileak. 

Halaber, hurrengo asteetarako datak ere zehaztuta daude. Honakoak egunetan egingo dituzte datozen entrenamenduak:

  • Irailak 3.
  • Irailak 24.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide