Irati Osak seigarren egin du Europako Txapelketan

Maria Maya Manterola

Irati Osa, Kroazian.

Kroazian izan da Irati Osa piraguista zumaiarra, K1ean, senior mailako lasterketan. Seigarren egin du, lehenengoa baino 52 segundo beranduago helmugaratuta.

Emaitza bikaina eskuratu du beste behin ere Irati Osa piraguista zumaiarrak. Kroazian izan da aste honetan. Ostegunean izan zuen short race lasterketa, eta K1ean parte hartu zuen senior mailan. Seigarren egin zuen Osak, 3.000 metroko distantzia hamabost minutu eta 46 segundotan osatuta. Lehena helmugaratu zen Vanda Kiszli hungariarra baino 52 segundo beranduago zeharkatu zuen helmuga, hain zuzen, zumaiarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide