Futbol zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzeko eskatu du udalak

Maria Maya Manterola

Instalazioen funtzionamendu egokia mantendu eta erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko, futbol zelaiko atea itxita dagoenean kiroldegitik sartzeko eskatu du udalak.

Udalak gogorarazi nahi izan du futbol zelaira sartzeko atea itxita dagoenean Lubaki kiroldegiko sarrera nagusia erabili behar dela bertara sartzeko. Izan ere, futbol zelaia tokiko taldeek nahiz pertsonek kirolaz gozatzeko erabiltzen duten espazio publikoa da, eta adierazi dute "funtsezkoa" dela instalazioen funtzionamendu egokia mantentzea eta erabiltzaileen segurtasuna zaintzea. 

Lubaki kiroldegia itxita dagoenetan, berriz, ezin izango da futbol zelaia erabili. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide