Lau plaza betetzeko merezimenduak aurkezteko epea zabaldu du udalak

Maria Maya Manterola 2023ko uztailaren 15a

Martxoan egin zuen lau plaza betetzeko deialdia udalak, eta prozesu horren barruan, behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, merezimenduak aurkezteko epea zabaldu du.

Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren, haur teknikari laguntzailearen eta Ludotekako hezitzaileen hautaketa prozesuen barruan, behin betiko onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin batera, merezimenduak aurkezteko epea zabaldu du. 

Izan ere, enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez zenbait plaza egonkortzeko prozesuan murgilduta dago Zumaiako Udala. Martxoan egin zuen lau plaza horiek betetzeko deialdia. 

Informazio gehiago, hemen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide