Mattin Salegik hirugarren egin du etxean jokatutako Joxe Mari Korta txirrindularitza sarian

Maria Maya Manterola

Jubenilen mailako lasterketa jokatu da gaur goizean Zumaian, eta Beñat Iñarra aramaioarra izan da bizkorrena Joxe Mari Korta txirrindularitza sarian. Mattin Salegik erakustaldi ederra eman du herrian, eta hirugarren sailkatu da. 

Joxe Mari Korta txirrindularitza saria jokatu dute gaur goizean jubenil mailako zenbait txirrindularik. Zumaia inguruko errepideetan 102 kilometroko ibilbidea egin ondoren, 41 txirrindularik lortu dute helmuga zeharkatzea. Beñat Iñarra aramaioarra izan da bizkorrena, bi ordu, 27 minutu eta 53 segundoan helmugaratuta. Bigarren postua eskuratzear egon bada ere, hirugarren sailkatu da Mattin Salegi zumaiarra, eta erakustaldi ederra eman du herrian. Iñarra baino 39 segundo beranduago zeharkatu du helmuga, bigarren egin duen Aritz Esnaolarekin batera. 

Hemen ikus daiteke lasterketaren sailkapena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide