Gaur da azken eguna zaharberritutako moto klasikoen erakusketa ikusteko

Maria Maya Manterola 2023ko uztailaren 16a

Jose Ramon Diaz, eskuinean, erakusketaren lekuan. Ezkerrean, ekitaldiaren aurkezlea. (Juan Luis Romatet)

Jose Ramon Diaz moto artean jaio eta hazi zen, eta horiek izan ziren haren ogibidearen oinarri ere. Pixkanaka zaharberritzen joan den moto klasikoen erakusketa ikusgai izan da azken egunotan Oxforden; gaur izango da hura bisitatzeko azken eguna.

Ardantzabideko tailerrean topa zezaketen zumaiarrek duela urte batzuk lanean Jose Ramon Diaz, motorrak konpontzen edota bizikleten gurpilak puzten. Bestelako lanak ere egin ditu Diazek, ordea: joan zen mendean Euskal Herrian egindako moto klasikoak zaharberritu ditu, besteak beste. Horietako batzuk ikusgai dira Alondegiko Oxford aretoan uztailaren hasieraz geroztik, eta gaur izango da erakusketa bisitatzeko azken eguna. Aretoa 18:30etik 20:30era izango da zabalik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide