Sardina arranplatik sartu, bentan saldu eta parrillan erreta eskaini die herritarrei Beduolak

Maria Maya Manterola

Karmengo Amaren egunez, garai bateko arrain salmentaren eszenifikazioa egin du Beduola elkarteak. Jende ugari gerturatu da bertatik bertara ikustera. 

Beduola elkartearentzat egun berezia izan da gaurkoa, Karmengo Amaren eguna. Izan ere, garai batean arrantzale zumaiarrek egingo luketen eran sardina sartu dute arranplatik, eta eguraldia lagun, herritar ugarik jarraitu du gertutik Marinelen Kofradiaraino egin duten bidea. 

Behin hara iritsita, bentan saldu dute arraina, eta parrilan egin gero, herritarrei eskaintzeko. Sagardoarekin lagunduta dastatu dituzte bertaratutakoek sardinak, eta dantzan eman diote amaiera ekitaldi bereziari. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide