Ohiko batzar nagusia egingo du Zumaiakok bihar

Intza Trula

Zumaiakoren partida bateko irudia.

Aitzuri frontoian egingo dute bilera. Besteak beste, kontuak eta zuzendaritza taldearen berritzeaz mintzatuko dira. 

Zumaiako futbol taldeak bihar arratsaldean egingo du urteko ohiko batzar nagusia. Aitzuri frontoiko bilera gelan elkartuko dira, 19:00etan. Bilkuran hainbat gai landuko dituzte; horien artean, kontuak eta zuzendaritza taldearen berritzea izango dituzte hizpide.

Honako hau da bihar landuko dituzten gaien zerrenda:

  • 2020-2021. denboraldiko batzarreko aktaren irakurketa, eta, hala balitz, onarpena.
  • 2021-2022. denboraldiko kontuen onarpena.
  • 2022-2023. denboraldiko kontuen onarpena.
  • Zuzendaritza taldearen berritzea.
  • Eskaerak eta galderak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide