Ostiral honetarako, hilak 21, hitzordu berezia antolatu dute Itziarren: hitzaldia eta afaria, Afari Kulturalak izeneko egitasmoaren barruan. Aurreneko saioa izango da, eta hitzaldia Reno-Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikerguneko Xabier Irujo zuzendariak eskainiko du Errozabal-Orreagako guduaz (778. urtea).
19:00etan izango da hitzaldia Itziarko Hostalean, eta ondoren, hantxe afalduko dute hitzaldiaren ondoren gelditu nahi dutenek. Afarirako aurrez eman behar da izena 943 19 90 61 telefono zenbakira deituta, eta jakinarazi dute 15 euro kostako dela otordua.
Antolatzaileen asmoa da hilero horrelako saio bat antolatzea, baina uda tarteko, hurrengo hitzordua irailean izango da. Hizlaria zehaztuta dute: Jon Sarasua izango da.