Kudeatzaile berria du Zelai Hotel Talasoterapiak, eta taldeak bultzada eman nahi dio jatetxe-taberna eta terrazari. Horretarako lehen urrats gisara, jatetxe-tabernarentzat izen berria aukeratu dugu: Brankada.
Itsasora sartzen diren haitz lerro zuzenei esaten zaie Zumaian brankada –ahozkoan brankaa–. Dagoeneko, Brankadako terrazan gozatzeko errazio karta berritua eskaintzen dugu, eta jatetxean menu berri bat ere eskaintzen ari gara.
Datozen asteetarako, gainera, menu bereziak prestatu ditugu Zumaian ospatuko diren Gala Egunean afaltzeko, Euskal Jaien Egunerako eta Kuadrillen Egunerako.
Euskal Jai Egunean, sagardotegi menua izango da, eta Hernaniko Larregain sagardotegiko kupelak jarriko ditugu txotxeko sagardoaz gozatzeko.
Gainera, laster asteburuetan gosari bereziak eskaintzen hasiko gara.