Astinduk urtero legez dantza emanaldia eskainiko du urtearen amaieran, eta bertan parte hartzeko nahia dutenek zabalik dute izena emateko aukera. Aurten, The Blues Brothers dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute, abenduaren 23an, eta horretarako entseguak irailaren 1ean hasiko dituzte.
Halaber, ikuskizunean parte hartzeko beharrezkoa izango da 16 urtetik gora izatea. Entseguak, ostiraletan 18:00etatik 21:00etara izango dira, eta klaseak Pavis Beirasek eskainiko ditu. Doan izango dira bazkideentzat; bazkide ez direnenek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dituzte.
Izena ematea zabalik egongo da uztailean eta abuztuan zehar, eta horretarako astindu.zde@gmail.com helbidera mezua bidali beharko da.