Braderie eguna ospatuko du Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak datorren larunbatean, hilak 22. Erribera kalean bertan nahiz beste auzoetan denda duten saltokiek karpak eta mahaiak ipiniko dituzte, bertan beren produktuak saltzeko.
Guztira, hemezortzi saltokik parte hartuko dute: Amalur, Spot, Ana arropa, Olaizola, Sorginak, Atalaia, Txera, Kaïoa, Odriozola, Mandala, Ane Arribas, Gee woman, Gee man, Algorri taberna, Blue Nails eta Egoki saltokiek beren dendaren aurrean ezarriko dute postua, eta Erribera kalera mugituko dira, bestalde, Coro Estetika eta Flysch Aitzi.
Azokara bertaratzen diren bezero guztien artean, gainera, 400 euro zozkatuko dituzte erosketa bonoetan. Goizean zehar, kalea girotzeko, zenbat jarduera izango dira:
11:00. Gozoki tarta tailerra haurrentzat.
11:30. Amparo eta Maitere azoka animatzen (kale antzerkia).
12:00. Trikitilariak.
18:30. Zumba ibiltaria.