Udal eraikinak garbitzeko langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesua izan du martxan udalak, eta behin-behineko puntuazioen zerrenda argitaratuta, atzo amaitu zen helegiteak aurkezteko epea.
Gaur eman du hautagaiek lortu dituzten behin betiko puntuazioaren berri, eta hemen dago ikusgai zerrenda.
Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa sortuko du udalak, lanpostuan sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko.