Uztaileko ohiko osoko bilkura egingo dute bihar, osteguna, udaletxeko udalbatzar aretoan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa. Ogasun eta pertsonal arloko gaiak aztertu eta bozkatuko dituzte, baita Torreagako esparruari lotutako arau subidiarioen dokumentuaren aldaketa eta lurzoruaren kalifikazioari buruzkoa ere.
Udalbatzak udal adierazpen bat ere aztertuko du. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalek agiriak eta dokumentuak euskaraz bakarrik egitearen aurka egin du du orain gutxi, Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua bertan behera utziz. Epai hori dela-eta, EH Bilduren eta EAJren udal taldeek aurkeztutako udal adierazpena bozkatuko dute.
Bi udal talde horiek bat egin dute ostegun arratsalderako Larraina euskara elkarteak deitutako mobilizazioarekin. Elkarretaratzea 19:00etan izango da, udaletxe aurrean.