Imanol Ulaciak Iruñeko Nazioarteko XVII. Poesia Saria irabazi du

Intza Trula

Imanol Ulacia. (Arnaitz Rubio)

Gaztelerazko poesia onenaren saria jaso du Imanol Ulacia zumaiarrak; euskarazkoa, berriz, Iban Garrorentzat izan da.

Imanol Ulaciak jaso du gaztelerazko lanei ematen zaien Iruñeko Nazioarteko XVII. Poesia Saria,  Maravillas del espacio obragatik. Euskarazkoen artean, berriz, Iban Garrok aurkeztutako Larrosa bat Groenlandian izan da garaile.   

Guztira, 444 poema bilduma aurkeztu ziren lehiaketan (430 gazteleraz eta 14 euskaraz); horien artean, 119 emakumezkoenak eta 325 gizonezkoenak. 

Hori horrela, 3.000 euroko sariaz gain, irabazleei  lehiaketara aurkeztutako poema bilduma argitaratuko zaie. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide