Andoni Bastarrikak hondarra erabilita eskulturak egiten ikasteko bi saio eskainiko ditu abuztuan Santiago hondartzan. Urteak daramatza Bastarrikak hareazko eskulturak egiten, eta bereziki udaberrian eta udan izaten du lan gehien. Hilabete horietan zehar, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ibiltzen da haurrei ikastaroak ematen, eta baita bere hareazko lanak erakusten ere.
Bi saio ezberdin egingo ditu eskultore azpeitiarrak; bata, abuztuaren 2an, eta, bestea, 30ean. Ikastaroak 11:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dira. Halaber, tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea.