Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Herritarrak hasi dira Espainiako Gorteetarako botoa ematen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 23a, 10:04

Herritarra botoa ematen Alondegia kultur etxean. (Jabi Gonzalez Toston)

09:00etan zabaldu dituzte herriko bi hauteslekuak eta 20:00etan itxiko dituzte, ohi bezala. Dena den, izan da berritasunik; izan ere, botoa ematera deituta daudenek Aitzuri frontoian eta Alondegia kultur etxean egin behar dute oraingoan.

Zabaldu dituzte Zumaiako hauteslekuak herritarrek botoa eman dezaten Espainiako Gorteak berritzeko gaurko hauteskundeetan. Bada, botoa emango duten herritarrek kontuan hartu beharko dute oraingo honetan ez dutela joan beharko beren ohiko hauteslekuetara; izan ere, lekualdatu egin dituzte "antolakuntza eta irisgarritasuna hobetze aldera".

Hori horrela, orain arte Gizarte Zentroan (Hogarrean) bozkatzen zutenek, Alondegia Kultur Etxean bozkatu dute gaurkoan; Herri Eskolan bozkatzen zutenek, Aitzuri frontoian.

Bi hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte eta bozkatzaile goiztiarrenek dagoeneko emango dute botoa. Dena den, 20:00ak arte izango dute botoa emateko aukera Zumaian erroldatutako adin nagusiek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide