Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Ia bi puntu jaitsi da da hauteskundeetako parte hartzea eguneko bigarren aurrerapenaren arabera

Erredakzioa 2023ko uzt. 23a, 18:45

Alondegia Kultur etxeko hauteslekua gaur goizean. (Jabi Gonzalez Toston)

Espainiako Gorteetarako hauteskunde egun honetan, Espainiako Barne Ministerioak 18:00ak bitarteko parte hartze datuak eman ditu, eta oraingoz, botoa ematera deituta dauden 7.830 zumaiarretatik %57,38k eman dute botoa.

Espainiako Gorteetarako hauteskunde egun da da gaur, eta 09:00etatik zabalik daude hauteslekuak. 18:00etan eman ditu parte hartze datuak Espainiako Barne Ministerioak, eta zumaiarren parte hartzea 1,88 puntu jaitsi da 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta: %57,38k eman dute botoa orain arte –4.493 herritarrek–, eta %59,26k –4.557 herritarrek– emana zuten ordu horretarako duela lau urteko bozetan.

Barne Ministerioak 14:00etan eman duen lehenengo aurrerapenean ere 2019koa baino baxuagoa zen parte hartzea Zumaian. Botoa ematera deitutako herritarren %2,09 gehiagok emana zuen bota egunaren lehen erdian.

7.830 zumaiar daude botoa ematera deituta gaur, eta horiek 20:00 arte dute Kongresurako eta Senaturako hautagai gustukoenari boza emateko aukera. Hauteskundeei lotuta, era berean, oraindik botoa eman ez duten herritarrek kontuan hartu behar dute aldatu egin dituztela hauteslekuak gaurko hauteskunde egunerako. Orain arte Gizarte Zentroan (Hogarrean) bozkatzen zutenek, Alondegia Kultur Etxean bozkatuko dute gaurkoan; Herri Eskolan bozkatzen zutenek, berriz, Aitzuri frontoian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide