Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izan ziren atzo, Kongresua eta Senatua berritzeko. Kongresurako EH Bilduk lortu zuen boto gehien Zumaian, eta gauza bera gertatu zen Senaturako bozekin ere.
Kongresurako hauteskundeetan alderdia hautatzen dute herritarrek, baina Senaturakoan, aurkeztu diren hautagai zerrendetatik alderdi bereko edo desberdinetako hautagai bat, bi edo hiru aukeratu ahal izaten dituzte herritarrek. Zumaian, EH Bilduko Gorka Elejabarrietak (2.250 boto), Olaia Duartek (2.210 boto) eta Mario Zubiagak (2.153 boto) jaso dute boto gehien.
Horien ondotik EAJko hiru kide izan dira bozkatuenak: Luke Uribe-Etxebarria (1.436), Maria Mercedes Garmendia (1.407) eta Rafa Uribarren (1.376).
PSE-EEko bozkatuenak, berriz, Izaskun Gomez (964), Oscar Valbuena (909) eta Ana Priede (897) izan dira.