Etxape atontzeko auzolana egin dute zenbait herritarrek

Maria Maya Manterola 2023ko uztailaren 24a

Espazioa egokitzeko auzolan saioa egin zuten aurrena ostiralean, eta gero, musikak girotutako parrillada izan zuten. Trivialera jokatuz eman zioten amaiera egunari.

Hainbat jarduera egiten ari da Urola Kostako Kontseilu Sozialista Etxapen uztail honetan zehar. Ostiralean, esaterako, espazioa egokitzeko saioa izan zuten, eta aisialdirako tartea ere hartu zuten gero. Parrillan egindako jakiak dastatu zituzten gero, eta eguna behar bezala borobiltzeko, Trivial Gaua izan zuten. 

Hilabeteko azken hitzordua ostegunean izango dute, hilaren 27an. Laneko Autodefentsa Sareak antolatuta, Gipuzkoako ostalaritzako hitzarmen berriari buruzko tailerra egingo dute, 19:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide