Ia dortsal guztiak ahitu dira bi astean. Duela bi aste zabaldu zuten 14. Flysch Traileko izen ematea, eta azken dortsalak dituzte salgai dagoeneko.
Izena emateko, kronoak.com edo zumaiaflyschtrail.eus webguneetara jo beharko dute lasterkariek. Irailaren 1ean itxiko dute epea, baina ikusita nolako abiaduran doan, tramitea lehenbailehen egiteko gomendatu dute. Lasterketa luzean izena emateko 25 euro ordaindu behar dira, eta motzean aritzeko, aldiz, 15 euro.
Udalaren hitzetan, "deigarria eta pozgarria" da genero berdintasunaren arloko kopurua. Izan ere, oraingoz lasterkarien % 25a emakumezkoa da. Udalak azaldu du kirola eragile garrantzitsua dela berdintasuna lortzeko bidean, eta Zumaiako lasterketaren kasuan "bide onetik" doazela.
Hurrengo entrenamenduak
Dagoeneko egin dituzte taldekako hiru entrenamendu, eta korrikalari kopuru polita batu da hitzordu horietan. Beste bi saio izango dira irailan: 3an bata, eta 29an bestea.
Hurrengo entrenamendua, irailaren 3an
Lubaki kiroldegian elkartzen dira 8:00etan. Lau prestakuntza saioetan parte hartzen duten emakumezkoen artean, gainera, 30 dortsal zozkatuko dituzte Aldundiaren berdintasun sailaren eskutik.