Astelehenean hasiko da 51. Dinastia Etxabe txapelketa

Maria Maya Manterola

Iazko finalaurrekoetako artxiboko irudia.

23 urtez azpikoen eta gazte eta jubenilen lehiari ekingo diete hurrengo astean. Abuztuaren 25ean jokatuko dira bi kategoria horietako eta zesta puntako finalak, Aitzuri pilotalekuan.

Bueltan da beste urte batez Dinastia Etxabe txapelketa. Datorren astelehenean, uztailak 31, hasi, eta abuzutaren 25a bitarte jokatuko dira partidak Aitzuri pilotalekuan. Urtero bezala, hiru mailatan jokatuko da lehiaketa: 23 urtez azpikoak, gazte eta jubenilak eta zesta punta. 

Datorren astean 23 urtez azpikoen kategoriako bi final zortziren izango dira, eta gazte eta jubenilek ekingo diete lehiari gero, abuztuaren 3tik aurrera, final laurdenetan. Puntistek, berriz, finalaurrekoetan jokatuko dituzte lehen partidak. Hiru kategoriatako finalak abuztuaren 25ean izango dira Aitzurin. Partida guztiak 21:00etan izango dira.

Hona hemen partiden egutegia:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide