Ruby, aventuras de una kraken adolescente filma eskainiko dute datozen egunetan Aita Mari aretoan. Gaur arratsaldean izango da lehen saioa, eta astelehenera arte egongo da filma ikusteko aukera.
Kirk DeMiccok eta Faryn Pearlek zuzendutako filma egunero emango dute, 19:30ean. Halaber, igandean saio bikoitza izango da; 17:00etan eta 19:30ean, hain zuzen ere. Emanaldietarako eros daitezke dagoeneko lotura honetan.
Honako hau da animazio lanaren sinospia: "Ruby Gillmanek 16 urte ditu eta Oceanside High institutuko ikaskideen laguna izan nahi du. Maiteminduta dagoen gelakide bati matematikarekin laguntzen dio, baina berak fraktalekin duen trebetasunagatik bakarrik miresten du. Amak gehiegi babesten du, eta uretara sartzea debekatuta duenez, ezin du neskekin eta mutilekin elkartu hondartzan. Azkenean bere amaren debekua hausten du Rubyk, eta ohartzen da Krakenetako errege gerlari handietatik jaisten dela eta bere amonaren, Zazpi Itsasoetako Erregina Gerlariaren, tronua heredatuko duela".