Gizonezko bat identifikatu du Udaltzaingoak, zaborrontziak erre izana leporatuta

Erredakzioa

Patxita Etxezarreta autobus paradako zaborrontziak erretzen. (Utzitakoa)

Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat identifikatu du, eta, Basadin, Aita Marin eta Txomin Agirre kaian zazpi zaborrontzi erretzea leporatu diote.

Edukiontziak erre izanaren arduraduna delakoan, Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat identifikatu du. Guztira zazpi zaborrontzi erretzea egotzi diote; uztailaren 18an, Basadin, eta, 20an, Aita Marin eta Txomin Agirre kaian.

Udaltzaingoaren esanetan, "susmopean zuten lehendik gizonezkoa", eta , segurtasun kamera batzuetako irudiak aztertu ondoren, "susmoak baieztatu eta herritarra identifikatu" dute. Halaber, 26 urteko gazteak zaborrontziak erre izana aitortu du, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Horrenbestez, orain mankomunitateari dagokio salaketa jartzea, edukiontzien jabe delako, eta, ondoren, Udaltzaingoak atestatua epaitegira bidaliko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide