Musika Jaialdiaren 39. edizioa ari da izaten Zumaian. Ostiralean hasita, kulturaz gozatzeko hamaika ekitaldi izango dira abuztuaren 6ra arte. Atzo, adibidez, Zumaiako Musika Bandak kontzertua eskaini zuen Gasteiz Big Banden eta Tiktararekin batera. Eusebio Gurrutxaga plaza bete egin zen herritarrez, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratu zirenek. Izan ere, abesti eder bezain dantzagarriak eskaini zituzten bertan.
Musika Jaialdiak jarraitu egingo du gaur, eta zehazki, bi emanaldi eskainiko dituzte. Hona hemen gaurko egitaraua:
Uztailak 30, igandea
- 12:30. Itzalpeko loturak solasaldia, Oxforden.
- 20:00. Hariak eta hodiak ogano eta biolin kontzertua, Francisco Herreroren eta Gerardo Rifonen eskutik, Parrokian.