Sergio Gutierrez errioxarrak ordezkatuko du Beñat Zubizarreta Dinastia Etxaben

Mireia Galarza Bastida 2023ko uztailaren 30a

Azken edizioko partida bat.

Bihar hasiko da Dinastia Etxabe txapelketa, eta abuztuaren 25a bitarte jokatuko dira partidak Aitzuri pilotalekuan.

Bihar hasiko da Dinastia Etxabe txapelketa Zumaian, eta antolatzaileek azaldu dutenez, Sergio Gutierrez errioxarrak ordezkatuko du Beñat Zubizarreta. 

Abuztuaren 25a bitarte jokatuko dira partidak Aitzuri pilotalekuan, eta urtero bezala, hiru mailatan jokatuko da lehiaketa: 23 urtez azpikoak, gazte eta jubenilak eta zesta punta.

Hona hemen egutegi eguneratua:

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide