Porra: Bihar eguerdian amaituko da arraun porran parte hartzeko epea

Erredakzioa 2023ko uztailaren 31

Aurten ere arraunzaleentzat lehiaketa abiatu du BALEIKEk. Zenbatgarren postuan amaituko dituzte zumaiarrek ETE eta KAE1 ligak? Oraindik ez diozu erantzun galderari? Sariak daude jokoan.

Beste behin, porra antolatu du BALEIKEk traineru denboraldia hastearekin bat.

Sari ederra lortuko du porraren irabazleak: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Koolore surf modako arropak.

Porran parte hartzeko aukera bihar amaituko da, 12:00etan. Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

EGIN PORRA HEMEN.

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Zarauztarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUS atarian, eta getariarrena egiteko, berriz, UROLAKOSTA.HITZA.EUS atarian sartu. Zorte on!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide