'Bote prontoan' ipuin kontaketa musikatua arratsaldean, Mari kalean

Intza Trula 2023ko uztailaren 31

Maria Zubimendi eta Esti Curiel.

Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan haurrentzat eta familientzat ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute Esti Curielek eta Maria Zubimendik. Kostaldera iritsi berri den Malenaren istorioa kontatuko dute saioan.

Esti Curielek eta Maria Zubimendik itsasoan inspiratutako ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute gaur arratsaldean, Musika Jaialdiaren baitan. Ekainean aurkeztu zuten helduentzako lana, eta orain, aldaketa batzuk eginda, haurrentzat eta familientzat egokitu dute emanaldia. "Buelta eman diogu antzezlanari; gidoia eta musika alaiagoak dira orain, baina istorioak oinarrian bera izaten jarraitzen du", egileek azaldu dutenez.

Itsasoan inspiratutako testua eta musika sortu dituzte egileek; kostaldera iritsi berri den Malenaren istorioa da jaso dutena. Izan ere, denbora da Malena kostaldeko herri batera joan zela, baina oraindik ez du lagunik egin. Herriko txokoak ezagutuz eta istorioak entzunez herria eta jendea hobeto ulertuko ditu protagonistak, eta horiek azalduko dituzte antzezleek.

Herritar guztiei zuzendutako emanaldia izango da gaur arratsaldekoa. 19:00etan hasiko da, Mari kalean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide