Zumaiako 39. Musika Jaialdiari jarraipena emanaz, Hariak eta Hodiak organo eta biolin kontzertua eskaini zuten Francisco Herrero biolinistak eta Gerardo Rifon organistak atzo, Parrokian.
Ekitaldian zehar garai ezberdinetako musikak entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek; bai espreski instrumentu horien konbinaketarako sortuak, eta, baita beste formatuentzat idatzitako musikaren moldaketak ere. Halaber, Iker Gonzalez zumaiarrak konposatutako lana estreinatu zuten kontzertuan; Txalupa txiki honetan doinuan oinarritutako lana, hain zuzen ere.