Moto gidari bat hilda Getaria-Zumaia artean, istripu baten ondorioz

Aritz Mutiozabal

19:05ak aldera gertatu da ezbeharra, eta beste zauritu bat ere utzi du. Ertzaintza ikertzen ari da istripuaren zergatia.

Motozale bat zendu da gaur arratsaldean Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidean izandako istripu baten ondorioz. Antza denez, ibilgailu batekin talka egin du motoak, baina Ertzaintzak jakitera eman duenez, ez dago oraindik argi gertatutakoa. Horregatik, istripuaren zergatia argitzeko ikerketa jarri dute abian.

N-634 errepideko 24,9 kilometroan izan da ezbeharra, 19:05ak aldera, eta hildakoaz gain, beste zauritu bat ere utzi duela azaldu du Ertzaintzak, hasiera batean zauri larririk gabe. Une honetan, errepidea itxita dago.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide