Goiz paregabea hareazko eskulturak egiteko

Intza Trula 2023ko abuztuaren 2a

11:00 aldean hasi eta 14:00ak bitartean, hondarrezko eskulturak egiteko tailerra eskaini du Andoni Bastarrikak Santiago hondartzan. Haur eta gaztetxo ugari izan dira han. Abuztuaren 30ean bigarren tailerra eskainiko du azpeitiarrak.

Goiz bikaina igaro dute haurrek eta gaztetxoek Santiago hondartzan hareazko eskulturak egiten ikasten. Eguraldia lagun izan dute goiz osoan zehar, eta ume ugari bertaratu dira Andoni Bastarrika azpeitiarrak eskainitako ikastarora.

Gainera, gaur ikastarora joateko aukerarik izan ez dutenek, hondarrezko eskulturak egiteko bigarren aukera bat izango dute abuztuaren 30ean. Tailerra, gaurkoan bezala, 11:00etan hasi eta 14:00ak aldera amaituko da, eta ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide