Sapere Aude Sinfoniettak eskainiko du gaur arratsaldean kontzertua, eta bertaratzen direnek Bidabe Azpiko sarreratik egin beharko dute, patiorako bigarren atetik. Zumaiena ikastetxea eraberritzeko lanak direla tarteko, ezin izango da ohiko sarrera nagusia erabili.
Azken orduko aldaketa honen aurrean, Zumaiako udalak barkamena eskatu die kontzertura gerturatuko diren zaleei.