Mision imposible: Sentencia mortal filmeko lehenengo zatia emango dute gaurtik astelehenera bitartean Aita Mari aretoan. Tom Cruise aktorea protagonista duen Mision imposible sagako zazpigarren filma da honakoa, baina lehenengo zatia denez, esan bezala, bidea zabalik utziko du zortzigarrenerako.
Bada, zazpigarren film honetan Ethan Huntek (Tom Cruise) eta bere taldeak orain arteko misio arriskutsuenari egin beharko diote aurre. Gizarte osoa mehatxupean jarriko duen arma berria topatu beharko dute gaizkileek lortu aurretik. Bidean, iraganeko etsaiak ere aurkituko dituzte, gainera.
Filma egunero izango da ikusgai gaurtik astelehenera 19:30ean eta sarrerak online erosi ditzakete interesdunek lotura honetan.