'Las bodas de Figaro' opera ikusteko aukera egongo da gaur arratsaldean

Onintza Lete Arrieta 2023ko abu. 3a, 13:15

'Las bodas de Figaro' operako pasarte bat. (MEAM)

Aita Mari zinema aretoan proiektatuko dute opera 19:30ean, eta sarrerak leihatilan nahiz Internetez erosteko aukera dago oraindik.

Gaur arratsaldean Las bodas de Figaro opera proiektatuko dute Aita Mari zinema aretoan, Zumaiako 39. Musika Jaialdiaren barruan.

Opera 19:30ean hasiko da, eta udalak jakinarazi du sarrerak erosteko aukera egongo dela leihatilan bertan 18:40etik aurrera. Bestela, Internetez ere eskura daitezke, hemen.

Bihar, ostirala, eta igandean izango dira jaialdiko azken bi emanaldiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide