Zumaienan egingo dute gaurko dantza garaikideko emanaldia

Maria Maya Manterola 2023ko abuztuaren 4a

Osa eta Mujika, artxiboko argazki batean.

Euriteen ondorioz, Zumaienako aretora lekualdatu dute Odietan egitekoa zen emanaldia.

Musika Jaialdiaren barruan, jarduera ugari izan dira azken egunotan Zumaian. Gaurkoan, dantza izango da protagonista. Izan ere, Dantza garaikide emanaldia eskainiko dute Osak eta Mujikak eta Led Silhouettek. 

Emanaldia Odietan egitekoa zen arren, Zumaienara lekualdatu dute, eguraldi kaskarra dela medio. Ikusleek Bidabe Azpiko sarrera erabili beharko dute aretora sartzeko, 20:00etarako. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide