Irati Osak garaipena eskuratu du Sellako Jaitsieran

Maria Maya Manterola 2023ko abuztuaren 6a

Itxas Gaineko piraguistak lehenbiziko postua eskuratu du K1ean. Kategoria mistoko sailkapenean, gainera, Eider eta Aimar Amundarain anai-arrebak izan dira onenak.

Sella ibaiko jaitsiera (Asturias, Espainia) jokatu zen atzo, eta bertan izan ziren piraguista zumaiarrak ere. Maila bikaina erakutsi zuten Itxas Gaineko kirolariek. Irati Osak lehenbiziko postua eskuratu zuen K1ean, eta kategoria mistoko sailkapenean, gainera, Eider eta Aimar Amundarain anai-arrebak izan ziren txapeldun. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide