Amaiera borobila musikaz betetako egunei

Intza Trula 2023ko abuztuaren 7a

Donosti Ensembleren kontzertua parrokian. (Miriam Romatet)

Donosti Ensembleren kontzertuarekin amaitu zen atzo Musika Jaialdiaren 39. edizioa. Parrokia bete zuten musikazaleek, eta udalak eskerrak emateko tartea izan zuen.

Atzo arratsaldean amaitu zen Musika Jaialdiaren 39. edizioa, Donosti Ensembleren kontzertuarekin. Parrokian izan zen emanaldia, eta ez zen eserleku bat bera ere hutsik gelditu.

Atzokoa azken emanaldia izanik, kontzertua hasi aurretik, Zumaiako Udalak eskerrak eman zizkien emanaldietara joandako entzule guztiei, zumaiarrei nahiz kanpokoei, eta jaialdia aurrera eramaten laguntzen duten guztiei; musikariei, elkarteei, aholkulariei, baita parrikokiako boluntarioei ere. 

Datorren urtean 40. edizioa izango dela kontuan hartuta, urteurren borobila izateko ilusio osoz, "egitarau berezia" prestatuko dutela aurreratu zuen udalak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide