Joanes Cestau andoaindarrak ordezkatuko du Bingen Beitia abuztuaren 11n, ostiralean, Dinastia Etxabe txapelketako partidan. Ezker eskuan izan duen lesioak bultzatu du Beitia txapelketa uztera, eta, beraz, Cestau izango da datozen partidetan Bullon pilotariaren bikotea.
Beraz, ostiralean Zabaletak eta Goiburuk Cestauren eta Bullonen kontra neurtuko dituzte indarrak. Final laurdenetako partida izango da, eta bi bikoteetako batek finalerdietarako txartela eskuratuko du.
Honakoa da egutegi eguneratua:
