Jose Antonio Gorostolak eta Felix Nolaskoainek irabazi dute Kabra eta Dontzeila arrantza lehiaketa

Intza Trula 2023ko abuztuaren 7a

Atzo, igandea, arrantza txapelketak izan ziren Zumaian. Gorostolak eta Nolaskoainek 151 pieza arrantzatu zituzten goizean. Arrain Txikien XLIV. Arrantza Txapelketan, berriz, Unai Cano eta Jon Hernandez nagusitu ziren.

Anade elkarteak antolatutako arrantza lehiaketak jokatu zituzten atzo goizean. Kabra eta Dontzeila lehiaketari dagokionez, Jose Antonio Gorostolak eta Felix Nolaskoainek jantzi zuten txapela; Arrain Txikien XLIV. Lehiaketan, Espillaren oroimenezkoan, berriz, Unai Cano eta Jon Hernandez izan ziren garaile, infantil A mailan eta infantil B mailan, hurrenez hurren.

Jose Antonio Gorostolak eta Felix Nolaskoainek osatutako bikoteak 151 pieza lortu zituen goizeko arrantza saioan; guztira 13,588 kilo. Infantil A mailan, berriz, Anade taldeko Canok lortu zuen emaitzarik onena; 0,467 kilo osatu zituen arrantzatutako piezei esker. Anade taldeko Hernandez, berriz, 0,470 kilo eskuratuta, bere mailako onena izan zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide