Jai giroa nagusituko da ostiralean Zumaian, Euskal Jaien aitzakian. Gainontzeko urteetan bezala, herri bazkaria egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan, eta otordurako txartelak agortuta daude jada.
Bazkaria 15:00etan izango da, eta amaitzean hasiko dira egunari jarraipena emango dioten emanaldiak eta ekintzak; haurrentzat dantzaldia, kalejira eta sagardo dastaketa izango dira, besteak beste.