Mojaxarreko komentua Kultur Topagune bihurtzeko obrak aurrera doaz pixkanaka. Uztailean zehar beharginak teilatu zaharra kentzeko eta berria eraikitzeko lanetan aritu dira, eta eraikinak jada badu teilatu berria.
2022ko azaroan hasi zituzten Mojaxarreko komentua eraberritzeko lanak, eta altzari eta baliozko objektuak bertatik atera ondoren, San Jose kalearen eta lorategiaren arteko horma botatzea izan zen obretako lehen pausoa. Handik sartu zuten obra gauzatzeko beharrezkoa izango den garabia, eta, orain, horma barruko lanak egiten ari dira.