Udaletxea eta Kultur Etxea itxita egongo dira abuztuaren 14an eta 15ean

Intza Trula 2023ko abuztuaren 9a

Zumaiako Udaletxea. (Zumaiako Udala)

Udaleko lan egutegian abuztuaren 14a eta 15a jai egunak direnez, itxita egongo dira udaletxea, Kultur Etxea eta Gizarte Zerbitzuen Brankako bulegoak. Halaber, kiroldegiak ere ordutegi berezia izango du egun horietan, eta baita Euskal Jai egunean ere.

Udaleko lan egutegia dela eta Udaletxea, Kultur Etxea eta Gizarte Zerbitzuen Brankako bulegoak itxita egongo dira datozen astelehen eta asteartean. Halaber, Eguneko Zentroa zabalik egongo da erabiltzaileentzat, eta udalak beste hainbat zerbitzu ere eskainiko ditu egun horietan; turismo bulegoa martxan egongo da udako ordutegiarekin, baita Udaltzaingoa ere.

Horrez gain, kiroldegiak ere ordutegi berezia izango du aipatutako egunetan; abuztuaren 14an (astelehena) 06:30etik 13:00etara egongo da zabalik, abuztuaren 15ean (asteartea), berriz, 07:30etik 13:00etara. Bestetik, ostiral honetan Euskal Jai eguna izanik, kiroldegia 06:30etik 13:00etara bakarrik egongo da zabalik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide