'Elemental' filma bihartik aurrera, Aita Mari aretoan

Intza Trula 2023ko abuztuaren 11

Bihartik hasi eta asteartera bitartean hainbat saio eskainiko dira Aita Mari aretoan, egunero 19:30ean; igandean, berriz, 17:00etan eta 19:30ean.

Elemental filma ikusteko aukera egongo da datozen egunetan Aita Mari aretoan. Bihartik hasi eta asteartera bitartean izango dira saioak. 

Peter Shonek zuzendutako filma egunero 19:30ean eskainiko dute. Halaber, igandean saio bikoitza egongo da; bata, 17:00etan, eta, bestea, 19:30ean. Emaldirako sarrerak eros daitezke lotura honetan.

Honako hau da animazio lanaren sinopsia: "'Elementu Hirian' girotuta, eta bertan suzko, lurreko eta aireko biztanleak bizi dira. Istorioaren protagonista Candela da; gazte indartsu, azkar eta izaera handikoa. Nilo izeneko mutil sentibera, atsegin eta lasai batekin duen adiskidetasunak bizi diren munduari buruzko ikuspegia aldatzea egingo dio".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide