Festak ez du etenik Zumaian, eta asteburu honetan, larunbatean, Kuadrilla Eguna ospatzeko egitaraua prestatu du udalak. Ez da musikarik faltako egun osoan zehar, eta txikitxoenek ere izango dute jolaserako tartea.
Eguna Olarru-Sub elkarteak antolatutako urpekaritza bataioekin hasiko dute. Arratsaldean zehar, berriz, diskofestaz, apar festaz, txarangaz eta Dardara Fest jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Honakoa da Zumaiako Udalak egun osorako prestatu duen egitaraua:
- 10:30-13:30. Arranplan Olarru-Sub elkarteak antolatutako urpekaritza bataioak.
- 17:00-18:30. Kofradian haurrentzako diskofesta: Mariskal DJ.
- 18:00. Odietan 12 urtetik gorakoentzat apar festa.
- 18:30. Jainekin txarangaren kalejira.
- 19:30. Amaia Plazan Dardara Fest jaialdia. Ezpalak, Hofe X 4:40, Ginger, Amiltzen eta Bikabi taldeak igoko dira oholtzara.
- 22:30. Kofradian diskofesta eta A.B. Shows.