Bikote aldaketa izango da Dinastia Etxabeko gaurko jardunaldian

Intza Trula 2023ko abuztuaren 11

51. Dinastia Etxabeko azken jardunaldiko irudia. (Jexux Iribar)

Gaur iluntzean azken laurdenetako bi partidu jokatuko dira Aitzuri pilotalekuan. Ekhi Irribarriak eta Unai Albenizek ordezkatuko dituzte Oier Hormaetxe eta Antton Apezetxea pilotariak.

Gaur iluntzean izango du jarraipena 51. Dinastia Etxabe txapelketak, Aitzuri pilotalekuan. 23 urtez azpikoen partidan bikote aldaketa bat izango da: Oier Hormaetxe lezamarra eta Antton Apezetxea goizuetarra behatzetan min hartuta daude, eta ondorioz, Ekhi Irribarria aramatarrak eta Unai Albeniz aiarrak hartuko dute horien lekua. 

Horrenbestez, gaur, abuztuak 11, 21:00etan azken laurdenetako honako partida hauek jokatuko dituzte:

Gazte eta jubeniletan: Zabaleta-Goiburu / Cestau-Bullon

23 urtez azpikoetan: Irribarria-Albeniz / Apezetxea-Jon Lazkoz

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide